Eman giltza ama, aita...
2013-11-21
Aipatutako kanpaina Bizkaiko 10.000 familia inguruk jasoko dute eta, Alkarbide bilguneak koordinatuta eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta, orain dela bi urte martxan hasi zen egitasmo hau aurten ere 39 udalerritan eta 2 mankomunitatetan zabalduko da. Durangon, ume jaioberrien gurasoei, udaletxera erregistroa egiten joaten direnean, umearen ingurune hurbilean euskara sustatzeko aholkuak batzen dituen diptikoa emango zaie. Bertan, euren kezka eta beldurrak uxatzeko prestatu den webgunearen berri izango dute. Horrez gain, adur-zapia, askari-poltsa eta KU-KU liburuxka eta CDa ere banatuko zaizkie. Liburuxka horretan, besteak beste, abestiak, euskarazko oinarrizko hitzak eta esamoldeak daude jasota.
Etorkinak | Euskara ikasten | Merkatariak - Ostalariak | ||||
Gurasoak | Helduak | Gazteak | ||||
Aisialdia - Kirola | Elkarteak | |||||