Euskara-bekak 2022-2023
Euskara bekak 2022-2023
Xedea:
Deialdiaren xedea ondorengo hau da: 2022-2023 ikasturtean zehar helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten Durangoko biztanleentzako bekak emateko baldintzak arautzea, norgehiagoka erregimenean, halaxe agertzen baita Durangoko Udalak onartutako Euskara Sustatzeko Ekintza Plan Nagusian.
Onuradunak:
Dirulaguntza hauen onuradun izango dira Durangon erroldatuta egon eta aipatutako euskara ikastaroak egiten ari direnak euskaltegi pribatu eta barnetegi homologatuetan.
Dirulaguntza-deialdi honetatik kanpo daude ikastaroak Hizkuntza Eskola Ofizialetan, IVAPen, IRALEn edota Udal Euskaltegian egiten dituztenak.
Durangoko Udal Euskaltegiko ikasleek euskaltegian bertan jaso ditzakete dirulaguntzak.
Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua: 2023ko maiatzaren 4a
Eskariak aurkezteko azken eguna: 2023ko uztailaren 14a
Aurkezteko epea: 2023ko maiatzak 04(e)tik - 2023ko uztailak 14(e)ra
Erakundea: Durangoko Udala
Etorkinak | Euskara ikasten | Merkatariak - Ostalariak | ||||
Gurasoak | Helduak | Gazteak | ||||