Eman izena Euskaraldian!
2018-05-09
Konpromisoa hartu:
Eman izena Eukaraldian; izan zaitez AHOBIZI edo BELARRIPREST
Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak ‘EUSKARALDIA, 11 EGUN EUSKARAZ’
ekimena aurkeztu du bideo baten bidez. Hizkuntza ohituretan eragitea du helburu, euskara gehiago praktikatuz eta euskarazko komunikazioa bermatuz. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo da Euskal Herri osoan.
Partehartzeko bi baldintza baino ez dira bete behar: euskaraz hitz egitea edo ulertzeko gai izatea eta 16 urtetik gorakoa izatea.
Durangaldeko herriak elkarlanean bildu dira egitasmo honetara, gure eskualdeko
euskaltzaleek “euskara ahalik eta gehien erabili” dezaten. Horrela, herri bakoitza bere bidea
egiten hasi da eta zenbait herritan, jada, hasi dira lehenengo aurkezpenak egiten.
Mankomunitateko Euskara Sailak ere bere aletxoa jarri nahi du Euskaraldian eta bide
horretan baliagarriak izango diren euskarriak sortuko ditu. Bideoz gain, Durangaldeko
euskaldunen komunitate digitala izango den webgunea prestatzen ari da.
Etorkinak | Euskara ikasten | Merkatariak - Ostalariak | ||||
Gurasoak | Helduak | Gazteak | ||||
Aisialdia - Kirola | Elkarteak | |||||