Euskara eta kirola sasoian!
2014-03-24
Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuak gizarteko arlo ezberdinetan euskara sustatu eta normalizatzeko plana onartu zuen 2012an (EBPN). Ildo estrategiko horietako bat kirola da, horrexegatik “Euskara eta kirola sasoian” kanpaina martxan jarri dugu.
Saioak parte hartzaileak izatea da xedea; horrela, talde bakoitzaren egoera, beharrak eta iritziak ezagutzeko aukera izango dugu. Gainera, kirol arloan euskaraz dauden baliabideen eta materialen berri emango zaie.
Aisialdia - Kirola | Elkarteak | |||||