Hasiera

Euskaraz bizi

AISA euskara ikastaroak

Sarrera

2005ean hasi zen Durangoko Udala, Euskera Sailaren bidez eta Inmigrazio Sailaren laguntzarekin, etorkinentzako euskara ikastaroak antolatzen. Udalaren eginbeharra baita integrazio prozesua erraztea da, ahalik eta azkarren, benetako durangar senti daitezen.

Gizarteratze egokirako bide garrantzitsu bat hizkuntzari dagokiona da, eta horretara bideratzen da aurkezten dizugun hau.

Esan bezala bada, ez da soilik gaitasun linguistikoa bereganatzeko tresna, baizik eta baliabide ezin hobea hemengo gizartean integratzeko, bai ikuspuntu kulturaletik bai sozialetik ere.

Aipatutako ikastaroa Eusko Jaurlaritzaren Inmigraziorako Euskal Planari jarraiki eginda dago, Kultura Sailak HABEren bitartez sustatuta eta Etxebizitza eta Gizarte gaietarako Saileko Inmigrazio Zuzendaritzarekin lankidetzan.
 

Norentzat

Atzerriren batetik etorritako edozeinek har dezake parte, beti ere 16 urte edo gehiago baldin badu.
 

Ikastaroa

60 orduko iraupena izaten du.

Izen-ematea edo matrikula Udaleko Euskara Sailean egin behar dira.

Ikastaroan, AISA programaren liburuak eta berariazko hiztegi irudidun bat erabiltzen dira. Matrikula ere doakoa izaten da. Izena emateko orduan, ostera, 10 euro ordaindu beharko du ikasleak eta ikastaroa amaitutakoan dirua itzultzen zaio.

Ikasle kopurua mugatua izaten da: 12 gutxienez eta 18 gehienez.

AISA hiztegia

Laguntza on-line

Agenda

 
atzera
Abendua 2024
aurrera
 
 
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 
 
 

Euskara ikasi
eta hobetu

iametza interaktiboak garatuta XHTML CSS WAI-A LEGE OHARRA Durango