Hasiera

Euskaraz bizi

Umeak eta literatura

Haur Literatura Aretoa 1990ean antolatu zuen lehenengoz Berbaro elkarteak   euskararen erabilera indartzeko.

Durangoko Liburu eta Disko Azokaren inguruan sortua da eta literatura lanak eta irakurketa bultzatzeko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako neska-mutikoen artean.

Adin bakoitzean, formatu ezberdinak erabiltzen dira: antzerkia, ipuin kontaketak, liburu erraldoia, idazleekin elkarrizketak, erakusketa girotuak...

Erakusketan liburu berriak eta gomendagarriak biltzen dira, modu erakargarri eta dinamikoan.

Honez gain, liburuxka bat argitaratzen da guraso, ikasle, eta irakasleentzat sortzen diren lan berriak eta gomendagarrienak eskura izateko, azokan eta urtean zehar erabili ahal izateko. Gaur egun, Udaleko San Agustin Kultur Gunean egiten da. 

Haur Literatura Aretoa 

 

Umeen Txokoa Berbarok eta Gerediagak antolatua da, eta Liburu eta Disko Azokan egiten da: 2 eta 12 urte bitarteko ume eta gaztetxoei zuzenduta dago.

Txokoa, Haur Liburutegia izateaz gain, hizkuntzarekin jolasteko esparru bat da, begiraleek dinamizatuta. Honela, begiraleek irakurtzeko zaletasuna eta irakurketa aktiboa bultzatutzen dute umeekin irakurriz, irakurketa landuz, marrazkiak eginez...

Honez gain ekintza finkoak ere izaten dira: liburu berriak aurkezteko idazleen tartea, ipuin kontalariak, itzal antzerkia, ilustratzaile tailerrak e.a.

Durangoko Udalak azpiegitura eta dirulaguntza emanten ditu.

 

Helburu nagusiak

Haur Literatura Aretoa

  • Ume eta gazteengan irakurtzeko zaletasuna piztea, literatura modu erakargarrian aurkeztuz.
  • Ume eta gazteei euskal literatura ezagutzera ematea.

Umeen Txokoa Liburu eta Disko Azokan

  • 2-12 urte bitarteko haurrak literaturaren mundura modu erakargarri batean hurbiltzea.
  • Haurrei euskaraz irakurtzeko gogoa piztea.
  • Umeek Liburu eta Disko Azoka barruan beraien gustuko txokoa izatea lortzea.

 

Laguntza on-line

Agenda

 
atzera
Abendua 2024
aurrera
 
 
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 
 
 

Euskara ikasi
eta hobetu

iametza interaktiboak garatuta XHTML CSS WAI-A LEGE OHARRA Durango