Zeurea Da aukera: jarraitu euskaraz
Xedea
Batxilergoan eta Lanbide Heziketan euskarazko ereduak bultzatzeko kanpaina da. DBH euskarazko ereduetan egin duten gazteek eredu horietan jarraitzea da helburua.
Gure herrian euskara gero eta garrantzitsuagoa dela oinarri hartuta, derrigorrezko hezkuntza euskaraz burutu dituzuen ikasle guztiok animatu gura zaituztegu datozen urteotan euskal ereduetan jarrai dezazuen, era horretara lortuko baituzue elebidun orekatuak izatea eta etorkizunean euskaraz nahiz gaztelaniaz aise jardun ahal izatea.
Hartzaileak DBHko 3. mailan dauden gazteak dira.