Hasiera

Euskaraz bizi

Guraso berrientzat

Euskara funtsezkoa da gure seme-alaben etorkizunean, eta argi izan behar dugu gurasoen inplikazioa ezinbestekoa dela gure seme-alabak euskaraz bizi ahal izateko. Gainera, eurei esker geuk ere jasoko dugu euskara.

Euskaldunak izan arren, batzuetan kezka bat baino gehiago sortuko zaigu eta oztopoak eta zailtasunak ere aurkituko ditugu bide horretan. Horiei aurre egiteko, euskara zerbitzuak zuontzat lagungarri izango den www.emangiltza.eus webgunea dauka martxan. Atari horretan sartuz gero, besteak beste honakoak aurkituko dituzue:

GILTZAK: gurasoentzako aholkuak, gomendioak eta jolasak

TESTIGANTZAK: zuon egoeran dauden beste guraso batzuen    testigantzak

TRESNAK: hiztegi, ipuin, joko, marrazki bizidunen… estekak; argitalpenak: Nola lagundu etxeko lanak egiten, Euskarazko produktuen katalogoa, Aita-ama eskolako lanak nik egin behar ditut, Gero eta gaztelania gehiago erabiltzen dute lagunartean…

AHOLKUAK: beste guraso batzuk egindako galderak eta erantzunak aurkituko dituzue. Baina zalantzaren bat argitu barik geratu bazaizue, hemen galdetu ahalko duzue

SARIAK: atal horretan dagoen inkesta betez gero, familiarekin ondo pasatzeko sariak irabaziko dituzue

ANTOLATZAILEAK: zuon udalerriko euskara zerbitzuari buruzko informazioa aurkituko duzue.

Facebook

Esadazu euskaraz

             
  Esadazu euskaraz    
  Esadazu euskaraz    
 
gehiago

Begiraleak

             
  Ume zaintzaile euskaldunak    
  Ume zaintzaile euskaldunak    
 
gehiago

Zuretzat

             
  Gurasoak   Helduak    
  Gurasoak   Helduak    
 

Laguntza on-line

Agenda

 
atzera
Abendua 2024
aurrera
 
 
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 
 
 

Euskara ikasi
eta hobetu

iametza interaktiboak garatuta XHTML CSS WAI-A LEGE OHARRA Durango