Hasiera

Euskaldunon eskubideak

EUSKARA

  • Euskal Autonomia Erkidegoko berezko hizkuntza da.
  • Hizkuntza ofiziala da Euskal Autonomia Erkidegoan, gaztelaniarekin batera.

 

Herritarren hizkuntza-eskubideak EAEn

  • Herritar guztiek dute euskara eta gaztelania hitzez eta idatziz ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea.
  • Inork ez du kalterik jasoko hizkuntza ofizial bata edo bestea erabiltzeagatik edo ez erabiltzeagatik.
  • Ikasketak bi hizkuntza ofizialetan egiteko eskubidea.
  • Komunikabideetako mezuak eta abar (aldizkari, irrati, telebista...) euskaraz jasotzeko eskubidea.
  • Euskaraz aritzeko eskubidea lanbide- eta lan-jardueran eta jarduera politikoan eta sindikalean.
  • Edozein bilkuratan euskaraz egiteko eskubidea.
  • Herritarrak kontsumitzaile eta erabiltzaile diren neurrian, ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz zein gaztelaniaz jasotzeko eskubidea.
  • Autonomia Erkidegoan dauden enpresa edo establezimenduekin dituzten harremanetan, ofizialak diren bi hizkuntzetako edozein erabiltzeko eskubidea.
  • Administrazio publikoekin dituzten harremanetan euskera nahiz gaztelania erabiltzeko eskubidea, eta herritarrak aukeratutako hizkuntza ofizialean hartuak izatekoa.

Eskubide horiek guztiak bermatzeko, bai eta horrek administrazioari eskatzen dizkion betebeharrak gauzatzeko, dagokion administrazioko erakunde arauemaileak arautuko du alor bakoitzerako neurri egokiak har daitezen.

Durangoko Udalak duela gutxi ireki du hizkuntza-eskubideak bermatzeko zerbitzu publikoa: EZ GAUDE KONFORME deitzen da, eta bertara jo dezakezu dena delako, kexa, iradokizun edo proposamen egiteko.

Herritarren eskubideei buruzko argibide gehiago izan nahi baduzu honako honetara jo dezakezu: herritarren hizkuntza-eskubideei eta hizkuntzaren estatusari buruzko araudia atalera, edo Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren menpeko ELEBIDEra -Hizkuntza Eskubideak bermatzeko zerbitzua-.

Azkenik, 2010 uztailaren 20an, Durangoko Udalak EUSKARAREN ERABILERA SUSTATU ETA NOMALIZATZEKO UDAL ARAUDIA onartu du. Bertan jasotzen dira Udalak euskararen inguruan dituen betebeharrak.

Laguntza on-line

Agenda

 
atzera
Abendua 2024
aurrera
 
 
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 
 
 

Euskara ikasi
eta hobetu

iametza interaktiboak garatuta XHTML CSS WAI-A LEGE OHARRA Durango