Euskarazko argitalpenak 2023
Euskarazko argitalpenak 2023
Xedea:
Ebazpen honen xedea da Durangoko Udalaren dirulaguntzen oinarri erregulatzaileak ezartzea norgehiagoka erregimenean. Hau da, dirulaguntzak emango dira, 2023. urtean zehar, irabazi asmorik gabeko Durangoko elkarte eta entitateek argitaratuko dituzten “Udalerri mailako aldizkako argitalpenetan euskararen erabilera sustatzeko”.
Diruz lagunduko dena da, euskara erabiltzea aldizkako argitalpenetan.
Onuradunak:
Dirulaguntza hauen subjektu onuradunak honako hauek izan daitezke: irabazi asmorik gabeko Durangoko elkarteak, ikastetxeak eta entitateak, baldin eta deialdi honetan zehazten diren moduko aldizkako argitalpenak ateratzen badituzte eta izena emanda badaude Durangoko Udaleko Elkarteen Erregistroan.
Merkatal enpresak deialdi honetatik kanpo geratuko dira, nahiz eta euren jarduerak zerikusia izan euskarako aldizkako argitalpenekin.
Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua: 2023ko maiatzaren 4a
Eskariak aurkezteko azken eguna: 2023ko ekainaren 1a
Justifikazioa aurkezteko azken eguna: 2024ko otsailaren 29a
Aurkezteko epea: 2023ko maiatzak 04(e)tik - 2023ko ekainak 01(e)ra
Erakundea: Durangoko Udala
Elkarteak | ||||||