Berbalagun ekimenaren bidez zure euskara maila hobetu dezakezu
Berbalagun egitasmoa herrian euskararen presentzia bultzatzeko eta indartzeko eta bere etorkizuna ziurtatzeko sortu zen. Berbalagun egitasmoa 17 urtetik gorako Durangoko euskaldun guztiei zuzenduta dago. Euskaldun berriak eta euskaldun zaharrak elkarrekin elkartu eta lotsa barik, euskaraz bizi daitezen.
Egitasmo honetan euskaldun zaharren parte hartzea behar-beharrezkoa da euskaldun berriei eta ikasten ari direnei kalean egiten den euskarara hurbiltzen eta euren euskara hobetzen laguntzeko.
Lotura interesgarriak: Durangaldeko Berbalagunak