XIII. Euskal Astea
2010-05-21
Maiatzaren 22tik ekainaren 20ra Durangoko Euskal Astearen XIII. edizioa ospatuko da. Herriko hainbat kirol eta kultur elkartek, Udalarekin batera, antolatu dute ekimena.
Aste horren helburua, euskal kulturaren adierazpide guztiei ahalik eta erakusleiho zabalena eskaintzea da, Durangoko kale eta aretoetan. Besteak beste, arte eszenikoak, kirolak, pintura, kontzertuak, folklorea… izango dira ikusgai.
Lehenengo emanaldia maiatzaren 22an izango da 19:00etan. Kurutziaga ikastolako antzerki taldearen Berrinautak kalean zehar antzezlana izango da ikusgai. Ekimenari amaiera emateko, berriz, ekainaren 20an, Antzinako Erako Eztegua eskainiko du Kriskitin antzerki taldeak.