Hasiera

Albisteak

Unai Iturriaga durangarra Txapelketa Nagusiko bosgarren postuan sailkatu da

2010-01-27

Lau urtetik behin jokatzen den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala abenduaren 13an jokatu zen Barakaldoko BECen. Maialen Lujanbio bertsolari hernaniarra izan zen txapelduna, eta honek hartu zuen lau txapelen jabea den Andoni Egañaren erreleboa.

Lujanbiok, Amets Arzallusekin jokatu zuen buruz-burukoa, baina Lujanbioren bertsoek puntuazio hobea izan zuten eta bera izan zen eguneko izarra. Arzallus bigarren postuan sailkatu zen eta hirugarrenean Jon Maia. Andoni Egaña laugarren sailkatu zen eta Unai Iturriaga bertsolari durangarra, berriz, bosgarren postuan.

Iturriagak saio ona egin zuen, baina ofizio batzuetan ez zuen bete-betean asmatu. Ondorioz, ez zen azken buruz-burukora pasatu. Guztira 14.500 bertsozale elkartu ziren BEC-en final handiaz gozatzeko.

   

Bidali zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*


       
       

Laguntza on-line

Agenda

 
atzera
Uztaila 2024
aurrera
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 
 

Euskara ikasi
eta hobetu

iametza interaktiboak garatuta XHTML CSS WAI-A LEGE OHARRA Durango