Hasiera

Albisteak

Udaleko Euskara Sailak 2023ko dirulaguntza deialdiak argitaratu ditu

2023-05-17

Xedea:

Ebazpen honen xedea da Durangoko Udalaren dirulaguntzen oinarri erregulatzaileak ezartzea norgehiagoka erregimenean, 2023. urtean zehar, "euskara sustatzeko ekimenak" egingo dituzten irabazi asmorik gabeko norbanako, entitate eta elkarteei diru laguntzak emateko.

Diruz lagunduko dena da euskara sustatzeko ekimenak garatzea, baldin eta Durangoko Udalak edo bere erakunde autonomoak egiten dituzten ekimenen osagarri badira edo ordezkatzen badituzte eta, beti ere, deialdi honetan ezartzen diren baldintzak kontuan izanda.

Dirulaguntza hauen xede diren programek eta jarduerek euskararen normalizazioari zuzendutakoak izan behar dute, eta urteko programak nahiz ekintza puntualak izan daitezke, baina, beti ere, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian jasotzen diren esparruetako batean sartzeko modukoak izan behar dute: familia transmisioa, euskalduntzea/prestakuntza, irakaskuntza, administrazioa, lan mundua, aisia, kirola, kulturgintza, komunikabideak eta teknologia berriak.

Onuradunak:

Dirulaguntza hauen subjektu onuradunak honako hauek izan daitezke: irabazi asmorik gabeko Durangoko pertsona fisikoak, elkarteak, ikastetxeak eta entitateak, baldin eta deialdi honetan zehazten diren moduko ekimenak burutzen badituzte.

Halaber, Durangokoak ez diren entitateek ere eskatu dezakete dirulaguntza, baldin eta euskara sustatzeko ekimenen bat burutzen badute Durangon.

Merkatal enpresak deialdi honetatik kanpo geratuko dira, nahiz eta euren jarduerak zerikusia izan euskararen sustapenarekin.

 

 

 

Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua: 2023ko maiatzaren 4a

Eskariak aurkezteko azkeneko eguna: 2023ko ekainaren 1a

Justifikazioa aurkezteko azken eguna: 2024ko otsailaren 29a

Aurkezteko epea: 2023ko maiatzak 04(e)tik - 2023ko ekainak 01(e)ra

Erakundea: Durangoko Udala

 

 

MATERIAL OSAGARRIA

   

Bidali zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*


       
       

Laguntza on-line

Agenda

 
atzera
Azaroa 2024
aurrera
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
 
 

Euskara ikasi
eta hobetu

iametza interaktiboak garatuta XHTML CSS WAI-A LEGE OHARRA Durango