Sareko Euskal Gramatika
2011-04-01
SEG interneten egotearen abantailarik handiena da egunero egin daitezkela informazioaren gaineko aldaketak eta gaurkotzeak.
Gramatika paratzeko WIKI plataforma erabili da, Wikipedia egiteko erabiltzen dena hain zuzen ere.
Edukiak direla-eta, ohiko gramatika baten daudenak baino gehiago aurkituko dituzue, esaterako: morfosintaxia, euskalkiak, euskararen historia, fonetika eta fonologia, hiztegia, hizkuntzaren jabekuntza eta prozesamendua, zalantzak argitzeko atala, e.a.
Gai aurkibidea ere badauka bilaketak errazte aldera.