"Salerosketak be, euskeraz" ekimenak 28. iPada eman du
2017-05-17
"Salerosketak be, euskaraz" ekimenak 28. iPada eman du. Irabazlea Veronica Garcia Tostado izan da eta Txente sukaldeak dendak emandako 120.732 zenbakidun txartela izan da zorteduna.
Ekimen honen helburua da Durangoko herritarren eguneroko erosketetan euskararen erabilera bultzatzea.
EUSKARA hutsean erosketa tratua egiten duzuen bezerooi edo horretan ahalegintzen zaretenoi, merkatariak zozketa baten parte hartzeko txartel bat emango dizue, eta hile birik behin euskarazko aplikazioak dauzkan iPad irabazteko aukera izango duzue.
Egizuz erosketak euskaraz, bizi euskeraz!