Merkataritzan eta ostalaritzan euskara sustatzeko kanpaina jarri du martxan Durangoko Udalak
2010-03-03
Durangoko Udalak Bizkaiko beste 15 udalekin eta bi mankomunitaterekin batera merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko helburua duen Euskerea, eskaintzarik onena izeneko egitasmoa jarri du martxan. Egitasmo horren baitan, hiztegia, kartelak, idazkiak eta argibideak, hau da, merkatari zein ostalariek eguneroko lana euskaraz burutzeko beharrezkoak dituzten baliabideak bildu dituen CDa argitaratu dute, euskara hutsean zein elebitan.
CDa eskuratu nahi duenak Udaleko Euskara Sailera jo dezake. Interneten ere aurki daiteke kontsultak egiteko tresna hau Azkue Fundazioaren webgunean.
Kanpaina hau, Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta EUDELek (Euskadiko Udalen Elkartea) babestu dute.
Merkatariak eta ostalariak | ||||||