Hasiera

Albisteak

Koblakariak behar ditugu. Zilar Astea: Joseba Sarrionandia

2010-03-24

JOSEBA SARRIONANDIA idazlearen gaineko aste tematikoa antolatu da martxoaren 24tik 28ra bitartean.

Hainbat ekitaldi egingo dira Plateruena Kafe Antzokian, San Agustin Kultur Gunean eta Udal Liburutegian.

Domekan, 28an, ibilaldi bat egingo da Durango eta Iurretan zehar Joseba Sarrionandiaren testuetan oinarrituta.

Udaleko Euskara eta Kultura batzordeko presidentea den Mari Jose Balierrek "Zilar Astea"ren aurkezpen-ekitaldian esandakoa:

Antolatzaileek San Agustin Kultur Gunearekin harremanetan jarri zirenean proiektu oso interesgarria zela iritzi genion. Pozaren pozez gaude “Zilar Astean” parte hartzeko, nahiz eta gure parte hartzea antzerkiari bakarrik lotuta dagoen. Esan beharrik ez dago Joseba Sarrionandia euskal egile antzeztuenetakoa dela.

San Agustin Kultur Guneak “Zilar Asteari” egiten dion ekarpena antzezlan eder bat da: Le Petit Thetre de Pain konpainian kultura eta hizkuntza ezberdinetako artistek hartzen dute parte. Euren asmoa herri antzerkia taularatzea da ikusleekin nolabaiteko konplizitatea izanik eta zorrotz jokatuz euren buruaz. Konpainiak “Aulki Hutsa” antzezlana aurkeztuko du San Agustin, datorren ostiralean, martxoaren 19an, eta gaueko 22:00etan.

Antzezlanean Joseba Sarrionandiaren testuak egokitzen dira, eta Ander Lipus aritu da muntaketa-lanetan. Ander Lipus aspaldidanik dabil antzerki munduan antzezle eta ikertzaile lanetan. Antzerkiola Imaginarioko sortzaile eta bultzatzailea da, eta Txalo eta Hita Teatroa konpainietan ere hartu izan du parte.

Umore beltza, poesia eta musika uztartuz, protagonistak amets egiten du leku ezinezko batera itzultzeko. Antzezpena irekia da oso ikuslearentzat.

___________

Antolatzaileak: Plateruena Kafe Antzokia, Berbaro elkartea, Karrika antzerki taldea, Literatura Eskola, San Agustin Kultur Gunea, Maristak ikastetxea, Jesuitak ikastetxea, Frai Juan de Zumarraga Institutua eta Ibaizabal Ikastola

 

   

Bidali zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*


       
       

Laguntza on-line

Agenda

 
atzera
Uztaila 2024
aurrera
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 
 

Euskara ikasi
eta hobetu

iametza interaktiboak garatuta XHTML CSS WAI-A LEGE OHARRA Durango