Hasiera

Albisteak

Izarren Distira talentu lehiaketa ospatuko da Durangaldean

2010-07-26

Durangaldeko Mankomunitateak eta eskualdeko hainbat udalek (Durango, Elorrio, Abadiño, Berriz, Zaldibar, Mañaria, Izurtza, Garai, Atxondo eta Iurreta) Izarren Distira izeneko talentu lehiaketa antolatu dute eskualdean. Lehiaketan 12-18 urteko gazteak dira protagonistak eta sortzaileak. Aurten, Izarren Distira lehiaketa Bizkaiko bost zonaldetan egingo da: Txorierri, Durangaldea, Getxo, Uribe Kosta eta Erandio-Leioa.

Talde lanari esker, ikuskizun bat sortu, landu, kastinean aurkeztu, sortutakoa txukundu eta final ikusgarri batean parte hartzeko aukera izango dute Durangaldeko nerabeek. Amaierako gala edo final horretan, DJak izango dira eta pertsonaia ezagunek osatuko dute epaimahaia.

Kastinak azaroaren 3an Durangon, 4ean Elorrion eta 5ean Berrizen izango dira eta finala, berriz, azaroaren 13an, Durangoko San Agustin Kultur Gunean. Izena emateko epea urriaren 29an amaituko da. Talentu lehiaketan parte hartu nahi dutenek 12-18 urte izan beharko dituzte eta taldeka eman beharko dute izena. Talde bakoitzak ikuskizun bakarra aurkeztu dezake. Ikuskizunak euskaraz egingo dira eta neska-mutilez osatutako taldeak baloratuko dira.

   

Bidali zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*


       
       

Laguntza on-line

Agenda

 
atzera
Azaroa 2024
aurrera
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
 
 

Euskara ikasi
eta hobetu

iametza interaktiboak garatuta XHTML CSS WAI-A LEGE OHARRA Durango