Hasiera

Albisteak

Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa martxan da Durangon

2010-05-05

Irakurri, Gozatu eta Oparitu

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren laugarren edizioa jarri du martxan. Kanpaina 16 herritan egongo da martxan datozen hiru hilabeteotan, horien artean, Durangon, Berbaro Euskara Elkarteak sustatuta. Egitasmoaren helburu nagusia irakurzaletasuna sustatzea da, euskaraz irakurtzeko zaletasuna, hain zuzen ere. Egitasmoa apirilaren 23an hasi zen, Liburuaren Nazioarteko Egunean.

Kanpaina berriak hiru pauso ditu: lehenengoa irakurtzea izango da, euskaraz irakurtzea. Herriko liburutegi publikora joan eta euskarazko liburu bat hartzea eta irakurtzea. Bigarrengo pausoa, liburua irakurri ostean liburutegian fitxa bat betetzea eta hirugarrengoa, liburua oparitzea izango da. Liburutegian, liburu-dendan euskarazko liburu bat erosteko %25eko deskontu txartelak banatuko dituzte. Euskara elkarteetako kideek aldiz, %50eko deskontuak izango dituzte. Azken pausoa, liburu hori norbaiti edo norberari oparitzea izango da.

   

Bidali zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*


       
       

Laguntza on-line

Agenda

 
atzera
Uztaila 2024
aurrera
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 
 

Euskara ikasi
eta hobetu

iametza interaktiboak garatuta XHTML CSS WAI-A LEGE OHARRA Durango