Hasiera

Albisteak

Gerediaga Elkarteak 1.000 liburu eta 50 joko banatu ditu liburutegi eta elkarteetan

2010-07-20

Gerediaga Elkarteak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka gerturatzen ari denean argitaletxeen nobedadeak jasotzen ditu sustapena egiteko. Azoka pasa ondoren, material hori elkarteen artean banatu ohi du. 2009ko azokako nobedadeak banatu berri ditu eta guztira 1.000 liburu inguru eta 50 joko banatu ditu Durangaldeko liburutegi eta elkarteen artean.

Durangaldeko erreferentziak dituztenak Durangaldeko Dokumentategian gordetzen dira; Berbaro elkarteak haur literatura jasotzen du eta gainontzeko nobedadeak, hainbat udalerritako liburutegietan banatzen dira. Liburu banaketa horri esker, liburutegietako funtsak goraka doaz eta erabiltzaileek aukera zabalagoa izan dezakete.

Gerediaga Elkarteak Durangaldearen alde lan egiteko eguneroko eginkizunean arlo kulturala eta editorialarekin duen konpromisoa ezin du ahaztu eta konpromiso horren baitan kokatzen da material banaketa hori.

   

Bidali zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*


       
       

Laguntza on-line

Agenda

 
atzera
Urria 2024
aurrera
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 

Euskara ikasi
eta hobetu

iametza interaktiboak garatuta XHTML CSS WAI-A LEGE OHARRA Durango