Euskara ikasteko bideak
2010-08-25
Durangoko Merinaldeko Amankomunazgoak eta eskualdeko udal gehienek, Durangokoa barne, euskara ikasteko bideak izeneko gida plazaratu dute. Bertan, Durangon euskara ikasteko dauzkazun Euskaltegien gaineko informazioa eskaintzen da: ordutegia, mailak, ikastaro bereziak, e.a.
Gidan, Abadiño, Atxondo, Durango, Elorrio, Iurreta eta Zaldibarko euskara-ikasleen testigantzak aurkituko dituzu: euskara ikasi eta hobetzeko arrazoi ezinhobeak plazaratzen dituzte.
Hortaz, euskara ikastera animatzen bazara, jakizu, eskaintza zabala aurkituko duzula Durangon. Gainera, Udaletxeak dirulaguntzak ematen ditu matrikula-kostuei aurre egiteko.
Euskara ikasteko bideak | ||||||