Euskal Youtuber lehiaketa 13 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta
2019-10-31
Youtubeskolak proiektuaren baitan, halaber, Youtube bidezko lehiaketa bat abiatu dute Azkue Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak.
Euskal Herriko 13 eta 16 urte bitarteko gazteek parte hartu ahalko dute lehiaketan.
Aurkeztuko diren bideoek euskaraz beharko dute izan.
Honako bi elementu hauek azaldu beharko dira bideoan: objektu bat, “kartoizko kutxa”, eta esaldi hau, “gustatzen zaidalako egiten dut”.
Ekimenaren helburua da, gazteek euskarazko edukiz hornitzea sarea, kasu honetan, Youtube baliatuz. Horrekin batera, proposamen honek etorkizunean sor daitezkeen youtuber harrobiaren hazia ere izan nahi du.