Etxealditik Euskaraldira
2020-04-20
Abian da Etxealditik Euskaraldira ekimena.
Apirilaren 20tik maiatzaren 3ra etxean eta etxetik ditugun harremanetan (gertukoekin ditugun harreman horietan) ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa da proposatzen duguna.
Gogoan hartu Euskaraldiaren lehen edizioan hainbat aholku eman genituela ahobizi eta belarriprest modura aritzeko. Ohitura aldaketei ekiteko aholkuak gogoratzea baliagarri izan daiteke, ezta?