Albisteak
Durangoko kaleetan % 22,7 erabiltzen da euskara
2017-12-14
Datu nagusien irakurketa
Atal honetan, hizkuntzen kale-erabileraren Durangoko 2017ko neurketan jasotako emaitza nagusiak laburbilduta daude:
- Kalean entzundako hamar solaskideetatik bi izan dira euskarazko elkarrizketetan parte hartu dutenak (% 22,7), eta zazpi gaztelaniaz (% 75,4). Beste hizkuntza batzuetan erabilera % 1,9koa izan da.
- Alde Zaharrean (% 29,6) entzun dugu euskara gehien; ondoren Ezkurdi – Madalena eremua kokatzen da (% 17,8) eta azkenik, Ibaizabal - Landako eremuan entzun dugu euskara gutxien (% 14,1).
- Emakumezkoen (% 23,5) eta gizonezkoen (% 21,6) euskararen erabilerak maila berean daude.
- Haurrak (2-14 urte bitarte) dira euskara gehien erabiltzen dutenak (% 37,8). Euskara gutxien erabiltzen dutenak, berriz, adinekoak dira (% 14,5). Gazteen erabilera (15-24 urte bitartekoa) % 25,2koa izan da eta helduena (25-64 urte bitartekoa) % 18,8koa.
- Haurrak bakarrik (nagusirik gabe) daudenean % 19,7koa da euskarazko erabilera. Nagusiek, euren artean (haurrik gabe) ari direnean, % 14,3tan darabilte euskara. Haurrek eta helduek osatutako taldeetan, berriz, % 42,2ra igotzen da erabilera.
- Haurrez eta nagusiez osatutako taldeetan, haurra hitz egiten ari bada erabilera altuagoa da (% 48,3), nagusia hitz egiten ari denean baino (% 37,1).
Datuak: toxtena