Durangoko ahozko euskera bideo-grabaketa bidez jaso da
2012-06-14
"Durangoko Ahotsak " proiektuaren barruan 80 urtetik gorako 39 gizon-emakume durangarrei egin zaie grabaketa. Azkenean, 300 bideo atera dira, gaika sailkatuta.
Helburua da Durangoko ahozko euskera jasotzea bideoz eta baita idatziz ere (transkripzioak).Durangoko euskera jasotzeaz gain, hainbat pasadizo, datu eta bitxikeria biltzen dira, gure herriko kultura, historia, folklore eta bestelako testigantzen adierazgarri.
Ekimena baliagarria izango da herriko hizkera ezagutu edo ikertu nahi duenarentzat.
Aurkezpen ekitaldian grabatutako bideoa: