Hasiera

Albisteak

Durangoko 28 kirol elkartek sinatu dute "Euskara eta Kirola eskutik" hitzarmena

2014-11-28

Kirol-elkarteetan eta eskola-kirolaren alorrean euskararen erabilera bultzatzeko asmoz, “Euskara eta kirola eskutik” ekimena jarri dugu abian Durangaldeko udalerrietako euskara zerbitzuek, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuarekin lankidetzan. Proiektuan honakoek hartu dute parte: Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibarreko Udalek eta herri horietako kirol-elkarteek eta guraso-elkarteek. Udalen eta elkarteen artean hitzarmenak sinatu dituzte kiroletan euskararen erabilera bultzatzeko.

Guztira, 77 kirol-elkartetako ordezkariek sinatu dute hitzarmena. Kirol-jardueretan euskara bultzatzeko konpromisoak hartu dituzte; eta, horiek betetzeko, udaletako euskara zerbitzuen laguntza teknikoa jasoko dute. Hiru hitzarmen mota daude, eta sailkapena taldeetan euskarak bizi duen egoeraren arabera egin da. Durangaldean praktikatzen diren kirol guztietan euskara presente egotea da jomuga, bakoitzaren abiapuntua desberdina izanik ere.

Atzo Durangaldeko hainbat kirolari eta kirolzale hurbildu ziren San Agustinera. Asier Aranguren ibili zen aurkezle lanetan, eta, besteak beste, Durangaldeko hiru kirolari ospetsuri egin zien elkarrizketa: Itsaso Gartzia, Unai Uribarri eta Ibai Zabalari, hain zuzen ere. Kirola euskaraz bizi eta gozatzen dute hirurek, eta euren testigantzak eta pasadizoak entzuteko aukera izen genuen.  Ekitaldi amaieran, hitzarmena sinatu dutenei diploma bana banatu zitzaien.

Aurrerantzean, eskola-kirolak eta kirol-elkarteek euskara zerbitzuekin lanean jarraituko dute, kirola eta euskara uztartuta egon daitezen.

   

Bidali zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

Izena*
E-posta*


       
       

Laguntza on-line

Agenda

 
atzera
Urria 2024
aurrera
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 

Euskara ikasi
eta hobetu

iametza interaktiboak garatuta XHTML CSS WAI-A LEGE OHARRA Durango