D ereduan matrikulatu!
2019-01-28
Euskararen irakaskuntza beti aitzindaria izan da gurean. D ereduari esker gure seme-alabak erraztasunez mugituko dira ingurune eleanitz batean adin goiztiarretatik, euskara gurean hizkuntza bizia baita. Emaitza onak lortzen dira D ereduan eta umeak mundura irekiak egongo dira ikasiko dituzten kanpoko beste hizkuntzei esker.
Kalitatea eta eraginkortasuna
Euskarazko eredua kalitate eta esperientzia handikoa da. Urte askotako esperientziak kalitatezko emaitzak bermatzen ditu. Izan ere, beste ereduekin alderatuz, D ereduaren emaitzak hobeak dira bigarren hezkuntzan eta selektibitatean (%9 eta %3 gehiago hurrenez hurren).