Anboto Komunikabideak-ek eta Tabirako Saskibaloi Taldeak hitzarmena sinatu dute
2010-03-30
Tabirako Saskibaloi Taldeak eta Anboto Komunikabideak-ek lankidetza-hitzarmena sinatu dute euskara eta kirola batzeko helburuarekin. Jone Guenetxea Anbotoko zuzendariak azaldu duen bezala, “Anboto Tabirakoren babeslea izatea garrantzitsua da, herrian oso errotuta dagoen taldea baita”. Tabirako taldeko lehendakaria ere pozik agertu da eta euskara bultzatuz, taldeak ematen dituen urratsen berri Anboto Komunikabideak-ek ematea begi onez ikusten du.
Tabirakorentzat urte berezia da aurtengoa, izan ere taldeak 50 urte betetzen ditu eta urte guztian zehar hainbat ekimen gauzatuko dituzte: maiatzean, emakumezkoen selekzioen topaketa; ekainean, gizonezko kadeteen selekzioen txapelketa; denboraldi amaierako bazkaria eta III. Tabirako-Sukia Uda Eskola.