Anboto herri komunikabideak 40.000 euroko diru-laguntza jasoko du Udaletik
2010-01-27
Durangoko Udalak eta Durangaldeko Herri Komunikabideak-ek lankidetza-hitzarmena sinatu dute eta horren arabera, 40.000 euroko diru-laguntza jasoko du urtero Anboto aldizkariak. Hitzarmena 2009-2011 urteetara luzatzea erabaki du Udalak.
Alkateak adierazi duenez, hitzarmena Euskara Biziberritzeko Planaren irizpideak jarraituz egin da, eta euskara bultzatzeko helburuarekin jarri dute martxan. Anbotoko lehendakariak adierazi duenez pozik daude, “urte askoan Anbotok egindako eskaerari erantzun diolako Udalak, eta ditugun erronkei erantzuteko garrantzitsua delako”.