AISA, etorkinentzako euskara ikastaroa
2011-02-01
Durangoko Udaleko Euskara Sailak etorkinentzako euskara ikastaroa antolatu du AISA programaren barruan, Inmigrazio Sailaren laguntzarekin. Ikastaro honetan atzerritik etorritako edonork har dezake parte, betiere 16 urte edo gehiago baldin baditu. Izena emateko azken eguna otsailaren 23a izango da.
Ikastaroak 60 orduko iraupena izango du 24 egunetan banatuta eta egun bakoitzean bi ordu eta erdiko eskolak izango dira. Ikastaroa martxoaren 2an hasi eta ekainaren 6an amaituko da. Eskolak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira 18:30etik 21:00etara. Ikasle kopurua mugatua izango da, gutxienez 12 ikasle eta gehienez 18.