Abian da 2022ko Julene Azpeitia lehiaketa
2022-03-28
Udalak deialdia egin du euskarazko ipuin, olerki eta bertsoen/koplen sailetan. Lehiaketaren xedea da euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea eta indartzea eta, aldi berean, lan sarituak argitaratzea.
Bost kategoria ditu sail bakoitzean: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak; Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak; Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak; Batxilergo eta Lanbide Heziketako maila ertaineko ikasleak; 18 urtetik gorakoak.
Idazlanak aurkezteko azken eguna: 2022ko apirilaren 28a ondoko helbideetako batera bidalita:
JULENE AZPEITIA LEHIAKETA Durangoko Udala – Euskara Saila Barrenkalea 17 - 48200 DURANGO |
Oinarriak eta arauak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu dira 2022ko martxoaren 25ean