Abian da 2020ko Julene Azpeitia lehiaketa
2020-06-17
Alarma egoerak behartuta Durangoko Udalak atzeratu behar izan zuen Julene Azpeitia lehiaketa.
Orain, deialdia egin du euskarazko ipuin, olerki eta bertsoen sailetan. Lehiaketaren xedea da euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea eta indartzea eta, aldi berean, lan sarituak argitara ematea.
Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua: 2020ko ekainaren 18a
Eskariak aurkezteko azken eguna: 2020ko uztailaren 9a